XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

J. A. ARANA MARTIJA - .

Gure historian euskararen alde gehien eman zuen gizonaren biografia da, euskaraz eta gazteleraz idatzia.

R. M. Azkue zenak ondo merezia zuen holako zabalkundezko liburu bat.

Bestalde, nor biografiatzaile hoberik euskal idazle eta musikalariz gainera gaur egun Azkue Bibliotekaren ardura daroan Jose Antonio Arana Martija baino?.

Hara hemen liburuaren edukina: 1- Eusebio Maria Azkueren senideak; 2- lehen urteak; 3- euskarazko katedra Bizkaiko Institutoan; 4- Azkueren etxeko bizitza; 5- Azkue apaiza; 6- argitarazle, idazle eta hizlari; 7- Azkue folklorista; 8- Azkue musikaria; eta 9- Azkue hizkuntzalaria.

Liburuaren ehun eta hamar orrialdeak ondo hornituak datoz, bai informaketaz eta baita ere irudiz.